Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Leintz Garraioak, S.L.

Ostirala, 22 Otsaila 2019 01:23

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Arrasateko hiri garraioa

Arrasaten, hiri garraioak 2 linea dauka eta herrigunea eta aldiriko auzoetatik ibiltzen dira autobusak. Lineetako batek erlojuaren orratzen noranzkoan egiten du ibilbidea, eta besteak, berriz, kontrako noranzkoan. 2010eko abenduaren 31ra arte, 60 minutuko kadentzia zeukan zerbitzuak linea bakoitzean. Zerbitzu hori 2000ko irailaren 1ean hasi zen ematen, eta horretarako Low Entry izeneko lurzoru baxuko eta 8,51 metroko luzerako 3 Man ibilgailu zeuden.

Emakida aldi berriarekin hasteko, Arrasateko Udalaren asmoa zerbitzuaren maiztasuna hobetzea zen, zerbitzua handituz; hala, 2010-2020 aldian, astelehenetik ostiralera arteko lanegunetan eta urte osoan abuztuan izan ezik, kadentzia 60 minututik 30 minutura pasatu zen. Zerbitzu maila berri horri erantzuteko, 5 autobus behar dira: 4 erabiltzeko eta 1 erreserban (Mercedes Benz markako mikrobusak, Sprinter City 65 modelokoak, Low Entry motakoak eta 7,70 metroko luzerakoak, isurpenen gaineko EEV kalifikazioarekin).

Emakida berritik aurrera Arrasaten ezarritako zerbitzu berria Lurraldebusen teknologia plataforma barruan eta Gipuzkoako billete bakarraren barruan dago, arrasatearrek mugikortasun hobea izan dezaten Gipuzkoako lurralde historiko osoan eta abantaila ekonomikoen onuradun izan daitezen.

Lineen diseinu berriak aukera ematen die arrasatearrei zerbitzua hobeto, samurrago eta erosoago eskuratzeko, sortu edo garatu berriak diren inguruneei, esaterako, Elma, Kiroldegia, Abaroa Berria eta Garaia Guneari ere zerbitzua ematen zaie eta.



Musakola, 20 (Pereda), 20500 Arrasate (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00