Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Leintz Garraioak, S.L.

Asteazkena, 13 Azaroa 2019 18:27

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

Etxebarriko hiri garraioa

ETXEBARRIBUS zerbitzuak aukera ematen die herritar guztiei Metro geltokira erraz eta azkar iristeko.

Baina “lotura autobus” eginkizuna betetzeaz gainera, autobusak udalerriko askotariko zerbitzuak lotzea ere ahalbidetzen du, alegia: Metro, Euskotren geltokia, Ikastetxeak, Institutua, Osasun Zentroa eta Kiroldegia, besteak beste.

2006ko abendura arte, soilik linea bakarra zegoen 30 minuturo. Hala ere, herritar kopuruaren handitzeaz eta eskariaz jabetuta, udalak maila guztietan egindako ahalegin handi bati esker, zerbitzua bikoiztu egin da eta egungo maiztasuna 15 minutukoa da; gainera, Bokete eta Legizamongo auzoetatik Metroa hartzea ahalbidetzen duen linea berri bat sortu da. Herritar horiek, Metroaren erabilera masiboaren ondorioz, lehenago zerbitzu eman ohi zieten Bizkaibuseko lineak desagertzen ikusi zituzten.

Etxebarribusa Creditrans sistema barruan dago; hori dela eta, deskontuak izaten dira Metroarekin batera erabiliz gero. Martxan jarri zenetik, erabiltzaile kopurua ez ezik erabiltzaileon gogobetetze maila ere handituz joan dira apurka-apurka, eta gaur egun ezinbesteko zerbitzu enblematikoa da Etxebarrin.



Musakola, 20 (Pereda), 20500 Arrasate (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00