Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Leintz Garraioak, S.L.

Asteartea, 03 Abendua 2024 16:38

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

LEINTZ GARRAIOAK S.L. (PESA Taldea)

Leintz Garraioak SLk 2000. urtean ekin zion bere ibilbideari bidaiarien garraioan, Arrasateko Udalak Nafarroako enpresa talde bati esleitutako hiri zerbitzua ustiatzeko xedez. Nafarroako enpresak, bada, Arrasaten helbideratutako enpresa gisa eratu zuen Leintz Garraioak, hiri garraioa eta sor zitezkeen bestelako garraio batzuk garatu ahal izateko autonomia osoz.

2003an Pesa Taldea Leintz Garraioak S.L.ren jabetzaren %100 erosi zuen eta enpresak orduantxe hartu zuen abiada. Gaur egun, Arrasateko hiri garraioaren titulartasuna izateaz gainera, honako garraio hauek eskaintzen dira:

  • Hiri garraioaren emakida Etxebarrin (Bizkaia), 3 autobusekin
  • Eskola garraioa Arizmendi Ikastola rako Eskoriatzan, 3 autobusekin.
  • Lan garraioa Gureak tailer babestuak erako eta Fagor Etxetresna Elektrikoetarako bi autobusekin.
  • Unibertsitate garraioa Bilbotik Arrasatera, autobus batekin.
  • Zerbitzu diskrezionala
  • Linea erregularreko errefortzuak, Pesa Taldearako.

Horretaz gain, 2006ko uztailaren 2tik, 2011ko otsailak 28rarte, Metro Bilbao S.A. rako garraio zerbitzua egin da, Basauritik Etxebarriko metro geltokiraino, 6 autobusekin.

Leintz Garraioak enpresaren egoitza Arrasaten dago, Musakola auzoko 20. zenbakian, Pereda , Pesa Taldeak daukan eraikin batean, izan ere, biek partekatzen dituzte honako zerbitzuok: haurtzaindegia eta zaintza, autobusen garbiketa barrutik eta kanpotik, konponketa eta mantentze lanetako tailerra (mekanika, elektrizitatea, koipeztaketa), hornidurarako tangak eta hornigailuak, biltegiak, bulegoak, langileentzako zerbitzuak etab. Leintz Garraioak enpresak, gainera, bigarren lantokia dauka Lemoan (Bizkaia). 20 langile eta 15 autobus dauka.







Musakola, 20 (Pereda), 20500 Arrasate (Gipuzkoa) - Tlf.: 900 12 14 00